Eibarko Merkataritza Gune Irekia

Eibarko Merkataritza Gune Irekia
ETA KITTO 2018, Urt 04

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Eibar Merkataritza Gune Irekia xedetzat komertzio eta aisialdi sektorea sustatzea duen irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Eibarko merkataritza Gipuzkoan lehen mailako erreferentea izateko sortua. Bere zeregina merkataritza eta aisialdi sektoreari aberastasuna eskaintzea eta, barne-mailan, hazkunde, garapena eta herritarrentzako kalitatezko zerbitzua eskaintzea da; eta, kanpo-mailan, bisitarientzako eskaintza erakargarria sortzea, eskaintza osoa, konpetitiboa eta interesgarria eskainiz.

Ekintza nagusiak
– Animazio-ekitaldiak antolatu eta sustatu.
– Izaera sozio-kulturaleko eta enpresa-sustapeneko ekitaldiak antolatu.
– Eibar merkataritza eta aisialdi gune bezala sustatu herri, eskualde eta probintzia mailan.
– Erakunde publikoekin kolaboratu.
– Merkataritza sektorearen ikerketa eta garapen-lanak egin. – Sektorearen informazio, formazio eta sustapenerako materialak sortu eta erreproduzitu.
– Denda eta tabernen onurarako diren herri-guneak berreskuratzen, moldatzen eta hobetzen lagundu.

Helbidea: Untzaga plaza 7, behea 3 Telefonoa: 943 25 40 83 / 943 20 66 69 Faxa: 943 20 66 23 e-maila: info@eibarcentrocomercialabierto.com

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »