Eibarko Odol Emaileen elkartea

Eibarko Odol Emaileen elkartea
2023/01/07 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Eibarren egiten diren odol-ateratzeak antolatzeaz arduratzen da Eibarko odol-emaileen elkartea. 2013tik odol-ateratzeak Eibarko anbulategian egiten dira. Aurretik Pagaegin zeukaten egoitza, baina azpiegiturak ez ziren onenak, neguan odola ateratzera joaten zirenak hotza pasatzen zuten eta, azkenean, lekuz aldatu behar izan zuten. Odol-ateratzeak hamabostero izaten dira, ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta aurretik beharrezkoa da goizetik anbulategian bertan jartzen duten zerrenda batean izena ematea. Anbulategiko ordutegia nahiko murriztua da, bi ordu besterik ez dituzte, eta, horregatik, batzuetan, jendea odola eman gabe gelditzen da. Azken bi urteetan odol-ateratzeak nabarmen jaitsi dira eta batez ere jende gaztearen falta somatzen dute. Hori bai, deialdi bereziak egiten direnean jendeak oso ondo erantzuten duela esaten dute. Herritarrak odola ematera animatu nahi dituzte.

Ekintza nagusiak
Urriaren 21ean, Unzaga Plaza Hotelean egingo duten bazkarian, omenaldia egingo zaie urteetan odola eman duten boluntarioei. Urtero bezala, 25, 50 eta 75 aldiz odola eman dutenei diploma eta oroigarria banatuko dizkiete Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko ordezkariek. Ekitaldian Debabarrena osoko odol-emaileek hartuko dute parte eta omendutakoen artean 20 eibartar inguru izango dira.

Telefonoa: 943 12 14 98 / 667 77 01 04 Kontaktoa: Jose Maria Lupeña (Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko delegatua Eibarren)