Eibart

Eibart
2023/03/10 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
2005. urtean sortu zen EIBART elkartea, artisau-lanak egiten dituzten eibartar sortzaileen jardunari plataforma bat eskaintzeko asmoz. Elkartea zabalik dago baldintza horiek betetzen dituzten eta elkartearen antolaketa eta garapenean parte hartu nahi duten pertsona guztientzat.

Ekintza nagusiak
EIBARTen jarduera nagusia artisautza-azoken muntaia da. Maiatzean Euskal Jaiko azoka antolatzen dute, Klub Deportiboarekin elkarlanean. Azoka horretan euren lanak erakusteko interesa daukaten eibartar artisau guztiek har dezakete parte, eta baita kanpotik etorritako artisau gonbidatuek ere. EIBARTek antolatzen duen beste jarduera bat gabonetako azoka da. Hori da elkartearen proiektu garrantzitsuena. Hiru aste inguru irauten du, eta Eibarko Udaleko eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen da. Aurten gabonetako azoka Untzagan jarriko dute, abenduaren 15etik urtarrilaren 5era arte, eta 10 artisau izango dira bertan euren lanak saltzen.

Telefonoa: 615 76 43 37
E-maila: eibart.artisauak@yahoo.es