Gurutze Gorria

Gurutze Gorria
04 Urt
10:14

Helburuak eta eskainitako zerbitzuak
Eibar-Ermuko Gurutze Gorria 1983. urtean sortu zen. Gaur egun 858 bazkide eta 172 boluntario ditu elkarteak eta bere helburua gizarte-ongizate programak sustatzea eta babestea da, gehienbat ahultasun egoeran dauden taldeei laguntzeko, eta, horretarako, gizarte-bazterketa sufritzeko arriskuan dagoen jendearen beharratara etengabe egokituz. Aldi berean, osasunarekin zerikusia daukaten gaiak eskaintzen dizkiete herritar guztiei (zerbitzu prebentiboak, lehen sorospenak…).

Ekintza nagusiak
Asko dira elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak: langabezian daudenei enplegu-plangintza; atzerritarrentzako ahokularitza juridikoa; inmigranteei lehen harrera; Eibar eta Ermuko familien artean janari-loteen banaketa; eskolamateriala eta jostailuak banatu; pobrezia energetikoaren egitasmoa; errefuxiatuei arreta; Nazioarte mailako kooperazioa; mugikortasun murriztua dutenen trasladoak; komunitatearen aldeko lanak; larritasunak edo emergentziak; aisialdi eta kitol-ekitaldietan zerbitzu prebentiboak; ingurumen, HIES, drogomenpekotasun edo alkoholari buruzko sentsibilizazio-kanpainak; kanpo eta barne formakuntza…

Telefonoa: 943 17 62 48
E-maila: eibarermua@cruzroja.es
Helbidea: Gipuzkoa etorbidea, z/g (Ermuko autopista peajearen ondoan

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »