Haize Aroa elkartea

Haize Aroa elkartea
2018/05/22 eta kitto!
Helburuak
Haize Aroa elkartea Aroa ume eibartarrari laguntzeko sortu zuten. Zazpi urtetan diagnostikorik gabe egon eta gero, egindako proben ostean Coffin-Siris sindromea duela diagnostikatu zioten Aroari. Gaixotasun genetiko oso arraroa da eta atzerapena eragiten du adimen mailan, hazkuntzan eta mugikortasunean. Horrelako 100 kasu inguru daude. Gaixotasun ezezaguna da, ikerketa gutxi
egin da horren inguruan eta Aroari laguntzeko modua logopedara eta fisioterapiara eramatea da.

Ekintza nagusiak
Gaixotasun horri aurre egin eta Aroari laguntza eskaintzeko asmoz, bazkari solidarioak eta beste era bateko jarduerak antolatzen dituzte. Esate baterako, Haize Aroa elkarteak bazkari solidarioa eta hainbat ekintza egin zituen Eskozia La Brava lagunartearekin batera urtarrilaren 13an, Eibar KE eta Atletico Madrilen arteko partiduaren aurretik.

E-maila: gorkaaroa@gmail.com