HIRIKITEN, hiriaren ikerketarako elkartea

HIRIKITEN, hiriaren ikerketarako elkartea
2017/07/26 eta kitto!
Helburuak eta eskainitako zerbitzuak:
Hirikiten, 2014. urtean sortutako lantaldea da. Hiria, elementu bizi eta konplexuz osatutako ekosistema dela kontsideratuz, taldeak, honen inguruko ikerketa proaktiboak bultzatzen ditu. Hirikitenek, pertsona, instituzio, talde, elkarte eta kolektibo ezberdinekin modu aktiboan lan egiten du, diziplina arteko talde eta proiektuen bitartez ezagutza jasoz eta elkarbanatuz. Proiektu errealetan lan egitea gustuko dugu, baita egunerokotasunean ematen diren arazoei konponbidea aurkitzea ere.
Zerbitzuak:
- Tailerren produkzio eta dinamizazio lanak.
- Bitartekaritza lanak.
- Hitzaldi eta mahainguruak.
- Gidatutako bisitak.
- Hiriaren hobekuntzarako aholkularitza.
Egindako lanak_
- Eibarlab’s: teknologia berriak hirian aplikatzeko sentsibilizazio programa.
- FITEKANTROPUS, La Balanza, Limako (Peru) auzolokalaren proiektua: CITIO elkarteak beste eragile batzuekin elkarlanean koperazio proiektua.
- Berreibar/Biharrian: Eraikin industrial hutsak berrerabiltzeko ikerketa proiektua.

e-maila: hirikiten@gmail.com
webgunea: www.hirikiten.com
facebook: facebook.com/hirikiten