Bakaillau zopia

Bakaillau zopia
2022/04/23 eta kitto!
EITTEKO BIHAR DANA.
Beheratutako bakillaua; pistola ogixa; olixua; berakatz buru bat; gindilla gorri txiki bat; pastilla bat ‘Avecrem’; gatza; arrautza prijidua.

ZELAN EIÑ.
Lurrezko kazuela baten olixo apur bat berotzen laga, berakatza ta gindilliakin. Pistolia bertara bota. Fin-fin zatittuta egon biharko dau pistoliak. Gero, lapikoko ura gehittu bihar jako, beti be piskanaka-piskanaka. ‘Avecrem’a ta gatza bota. Gorputza hartzen juan bihar dau. Astiro. Danera, 45etik 60 minutura bittarteko denporia bihar dau. Beheratutako bakillaua, izpittuta, azken momentuan bota bihar da lurrezko kazuelara. 10 miñuturen ostian, einda egongo da. Nahi izan ezkero, arrautza prijiduren bat bota leikixo. (Urkipe Elkartea)

 

Herriko gastronomia-elkarteen laguntzaz …eta kitto! Euskara Elkarteak 1996an ateratako "Eibarko elkarte gastronomikoak" liburuko errezetak