“Eibar gainbehera doia” (Leire Narbaiza)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Eibar gainbehera doia” (Leire Narbaiza)
ETA KITTO 2020, Urt 21

Errebal kalian noia etxerako bidian. Illunabarra da, eta gaba ez izan arren, ez da ixa ezer ikusten. Ze illun daguan dana ―pentsau dot neure kautan― farolak aldatu ete dittue?. Ez, ez dittue kanbixau, Errebal kalian dendak itxi dittue, eta ez dabe eskaparatiak argirik emoten. Bidebarrixetan be kontu bera: ze illun daguan! Jakina, kale horretan, San Agustiñetik behera, numero bakoitixetan ez dago farolarik eta! Blokietako jardiñetan bai, baiña espaloian ez. Zelan ikusiko dogu ezer, kale erdixak baiño ez badaka farolarik? Ez ete dogu inpuestorik pagatzen? Ez ete dogu merezi?

Argixa ez da arazo bakarra. Problemia da Eibar total bajauta daguala, Errebal-Musategi zebra-bide horretatik behera bai, behintzat. Gainbehera datorrela herrixa, lagunok! Sentido figurau baten, eta sentido literalian. Izan be, Arragueta kalian jausi egin dira etxe batzuk, 51 urtian ordenaziñotik kanpora egon ostian, obrarik egin ezinda. Grabadoresen, juzgau zaharrak –hainbeste urte ez badakaz be– hiru zulo dittu teilatuan, bertan behera lagata egon dalako herrixan lokal ganorazkuak sobre balegoz letxe. Kale horretan bertan, gaiñera, Sarasketaneko taillarra botatzen dabiz etxiak egitteko. Eraikin edarra zan, Nueva Yorken estima haundittan eukiko leukiena, guk hamen bota eta barrixa egin. Eta Urkusutik behera abandono osua. Halakorik!

Eibarreri Bilbotxiki esan izan detse, eta guk harro bota bilbotarren modukuak garala, baiña diruakin. Ez dakit, ba. Gero eta premiña gehixago eibartarrok, gero eta eskastuago herrixa. Ez dakit zelan amaittuko dugun, ez dakit.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »