“Errebal, adar-jotze galanta” (Leire Narbaiza)

0    Iritzia 
CDwes76
“Errebal, adar-jotze galanta” (Leire Narbaiza)
ETA KITTO 2019, Ots 10

Errebal kalian obretan, eta hogei aparkaleku, gitxienez, kendu dittue. Inguru horretan lehen be aparkatzia gatxa bazan, oin itzela da. Kotxiarekin buelta batzuk emon ostian, sutan jarri, eta horretaz idaztia pentsau dot, herriko zonalde horren abandonua azaltzeko.

Baiña etxeko buzoia zabaldutakuan, gaixari beste buelta bat emon detsat, jaso dodan alkatiaren partiduaren propagandia adar jotze hutsa begittandu jatalako.

Merkatu plaziaren kontuak hamaika urte pasatxo daroiaz gure artian. Hamaika urte porrotik porrot. Frankismoko presuak egindako eraikiña bai ala bai bota bihar, porlanaren erresuman bizi garalako, eta megaproiektu bat (orubian kabidu be egitten ez zana) eraiki, marka komertzial handien mesedetan, denda txikixen kaltetan.

Horretarako guztiorretarako, merke saldu zan terrenua. Danon ondaria esku pribatuetara pasau. Bittartian, eraikitzailliak errekia jo, eta udalak orubia erosi bihar. Atzera be dirua galdu.

Krisi betian, zentzunik be ez zekanez, auzokidieri galdetu zetsen ia proiektuakin zer egin. Jakiña, auzokuak espaziuak bihar zirala esan zeben. Udalak eurenari eutsi arren, gerora ukatu egin, eta megaproiektua ahaztu zeban.

Lizitaziñua etorri zan, eta bazirudixan zeozerk urtengo zebala txolopote horretatik. Baiña ixa Australiaraiño zulatu ostian, Oteizaren hutsa geratu jaku, eta ez orixotarraren eskultura urdiña! Ez daka dirurik lizitautako enpresiak, eta diru gehixago eskatu! Obrak geldirik, eta udalak kendu lizitaziñua.

!? ikurrak bentanetan agertu, eta arrapataka, magia! Apirillian barriro be obrak hasiko ei dira, alkatiak bere partiduko propagandan azaldu deskun arabera. Kasualidadia, elekziñuen aurreko hillian! Zertan egon dira oin arte?
Desastre galanta, hamarkada bateko abandonua, eta hausteskunde aurretik ustezko konponbidia. Beti bardin ibilli bihar ete dira? Kokoteraiño!

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »