“Gora begiratu deigun!” (Leire Narbaiza)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Gora begiratu deigun!” (Leire Narbaiza)
ETA KITTO 2019, Eka 17

Gasteizen turismuak haunditzen hasi zanian, bertan bizi dan lagun eibartar batek esan zestan turistak zeintzuk ziran jakitzen zebela eskuan liburua/papelak eruan, eta gora begira juaten ziralako. Gora beittu etxe eta eraikiñak ikusteko, arkitekturia kontenplatzeko.

Eibarren turista gitxi dabil. Herrixaren zatar famiak halako bisitaririk ez dau erakartzen, itxuria. Sasoi bateko ingles hárek, eta oin Imsersoko batzuk kenduta, despistauren bat baino ez dau ​aterrizatzen ​hamen. Horregaittik, gurian iñor gitxi dabil gora begira. Ze eibartarrok ez dogu gorutza begiratzen, ez bada jakitzeko ia ze egualdi egingo deskun.

go site Ba, herrixan eraikin polittak dagoz, eta estimatan ez dakaguzelakuan nago. Batez be, udalian oin arte agintian egondakuak, bestela ez da aitzen zelan laga zeben botatzen Alfako ofiziñen eraikiña, esate baterako. Ondare industrial eta kulturalari egindako zaurixa izan zan ha, memorixia birrindu, eta herrixaren nortasuna pikutara bialtzeko eria. Sensibilidade kultural bako agintzaillien obria.

Horregaittik, gora begiratu bihar dogu eibartarrok. Egizue pruebia. Estaziño kalian hasi estaziñotik bertatik Ibarkurutzeraiño. Beittu ondo barriztutako fatxaderi, bestieri be bai. Dotoriak dira, ezta? Ba, begirada hori berori erabili herrixan zihar sakabanatuta dagozen danendako, eta batez be, eraikin industrialendako. Imajiñaizuez barriztuta, dakezen bentanal itzel hórretatik sartzen dan argixa, horma senduetan barruan babestuta… Etxe eta lokal demasak izango litzakez. Baiña galtzeko arriskuan dagoz, batzuk beheia joteko peligruan, beste batzuk bota eta barrixa egitteko. Ez dau merezi dakagun ondaria salbatzia? Gure historixia gorde ez eze, beste erabillera bat be emon funtzionalak izan daittezen?
Herrixaren nortasuna mantendu, eta jaso doguna hurrengueri lagatzeko. Ezin izan dittugu taillarrak salbau, baiña gorde deiguzen eraikiñak, sikiera!

follow url

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »