“Haurrak, nerabezaroa eta pandemia” (Arrate Garitaonandia)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Haurrak, nerabezaroa eta pandemia” (Arrate Garitaonandia)
ETA KITTO 2021, Uzt 26

Espainiako Pediatria Elkarteak haur eta nerabeen larrialdi psikiatrikoen %50eko igoerari buruzko datuak eman ditu. Argazki hori EAEn gertatzen ari denaren antzekoa da; Bizkaian %50 igo dira aurten adingabeen ospitaleratzeak.

Osasun-arloko profesionalok badakigu haur eta nerabeentzako tratamendu-eskariak gora egin duela.

Haurren artean anorexia kasuak ugaritzea, estres prostraumatikoaren ondoriozko nahasmenduak berraktibatzea, portaera suizidak, ideiak eta adingabeen saiakerak areagotzea oso datu kezkagarria izaten ari da.

Errealitate isil horrek ez du nahikoa ahotsik komunikabideetan, izendatzeak dei-efektua edo kasuen ugaritzea ekarriko balu bezala, errealitate mingarriegia agerian utziko balu bezala eta gure gizartean osasun emozionalean jartzen dugun pisuari buruzko eztabaida sakona sortuko balu bezala.
Osasun mentaleko zerbitzuan presio handiagoa dago arretan eta profesionalak kexkatuta daude,

Arreta pribatua ere tantaz tanta ari da laguntzen haurrei eta nerabeei prebentzio-ikuspegiarekin lan eginez, egoerak larriagotu ez daitezen eta zailtasunak ez daitezen gauzatu.

Izendatzeko garaia da,  inoiz baino gehiago arlo publikoaren eta pribatuaren arteko koordinazioa beharrezkoa izaten ari da osasun psikologiko eta mentalaren beharrizan gero eta handiagoei aurre egiteko.

Profesional batzuk “20. hamarkada eroak” deitzen diote etorkizun hurbilean aurreikusten den alkohol- eta droga-mendekotasun oldeari. Bizi diren murrizketen errebote-efektu gisa deskribatzen da. Profezia alarmistek ez dute laguntzen; garrantzitsuena da arreta osasun emozionalean jartzea, bai pribatuan bai publikoan, bai eskolan eta bai familian, zailtasunak profesionalki tratatzea haurrak edo nerabeak okerrera egin baino lehen, eta psikofarmakoak erabiltzea, beharrezkoa balitz bakarrik.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »