Iñaki Elortza
Iñaki Elortza

"Keto dieta: zer ote da?"

2020/01/27
Gabonak pasa ondoren zure asmoetako bat argaltzea baldin bada eta, horri buruz googleatu baduzu, ziur keto dieta edo dieta zetogenikoari buruz irakurri duzula dagoeneko. Zer da? Ohituta gaudenarekin alderatuz elikatzeko era guztiz desberdina da. Eta dirudienez dieta hau geratzeko etorri da, ez da moda bat eta oinarri zientifikoa du.  Saia gaitezen dieta hau zertan datzan azaltzen.

Dieta honen oinarria karbohidratoen (ogia, arroza, pasta, azukrea, fruta, etab.) murrizketa zorrotza da, eta hauen ordez normalean baino koipe askoz ere gehiago jatea. Bai! Koipea! Denok dugu barneratua binomio hau: koipea=txarra, baina ebidentzia zientifikoak honen kontrakoa esaten du gaur egun, gure etsaia aldatu delarik. Orain pelikulako “gaiztoa” beste bat da; karbohidratoa. Proteinaren inguruan, dieta honetan kopuru normala jaten dela esan behar da, beraz, ez da dieta hiperproteiko bat.
Eta zer lortu dezakegu elikatzeko mota honekin? Ba abantailak asko izan daitezke:

- Pisua galtzea, nola ez
- Koipea galtzea eta muskulua mantentzea
- Kontzentrazioa hobetzea
- Odoleko azukrea jaistea
- Gorputza desinflamatzea
- Aldartea hobetzea
- Gaixotasun autoinmuneen hobetzea
- Hormonen orekan hobekuntza
- Zahartzearen aurkako eragina
- ...

Dieta edo elikatzeko era honen aurkakoak ere ugariak dira, baita zientzialarien artean ere. Baina dirudienez, dieta honen aldekoak gailenduko dira azkenean. Etorkizuneko elikadura hau izan daiteke? Hori denborak esango du, baina nik ez nuke aukera hori baztertuko. Adi egon beharko dugu. Zaindu!