“Psikoterapia eta osasuna” (Arrate Garitaonandia)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Psikoterapia eta osasuna” (Arrate Garitaonandia)
ETA KITTO 2023, Eka 12

Garai batetik hona, Osasun Mentaleko kontsulta-eskaerek gora egin dute, bai sektore publikoan, bai pribatuan. Dagoen eskari handia kudeatzea zaila izaten ari da arlo pribatuan ere. Itxaron-zerrendak nabarmen ari dira handitzen, eta baita jasotzen diren kasuen larritasuna ere.

Bestalde, psikoterapeutok egiten dugun analisiaren arabera, psikoterapia osasunaren barruan beharrezko baliabide gisa txertatzeko beharrari buruzko kontzientzia handiagoa dago gizartean.

Gizarteek intimitate errealeko espazioak murrizteko joera daukate eta, ondorioz, bakartze-prozesuak bizkortzen ari dira.

Psikologoarengana joatea tabua eta lotsagarria izan da askorentzat. Baina hori desagertzen ari da, eta psikologoarengana jotzea gero eta gehiago ikusten da beharrezko baliabide eta, batzuetan, pribilegio gisa.

Mina lausotzen duten “Denontzako errezetak”, “Aholku azkarrak” eta “Egia absolutuak” bezalako pilula magikoez haratago, alderdi sakonak lantzeko kontzientzia handiagoa duen eskari bati bidea ematen ari zaio.

Kontua da nork bere burua ezagutzeko eta entzuteko gune bat eskaintzea. Indarguneak sendotu eta, traumarik balego, trauma horiek lantzea. Azken batean, autonomia erraztea eta beste harreman batzuetan intimitateaz gozatzeko poza areagotzea.

Eboluzio-etapak garenaren mapa bat dira, eta mapa horrek gidatzen gaitu egunorokoan. Batzuetan mapa hori nahasi egiten da, baita deseguneratu ere eta pertsona desosegua sentitzen hasten da, ondoren beste sintoma batzuei bide emateko. Horregatik, historia pertsonalean sakontzeak mapa ulertzen, ondratzen eta nire bizitzako une honetan nor izan nahi dudan berriz erabakitzen laguntzen du.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »