“Zaindu zaintzailea” (Imanol Magro)

0    Iritzia 
ETA KITTO ETA KITTO
“Zaindu zaintzailea” (Imanol Magro)
ETA KITTO 2019, Urr 14

Mendaroko ospitaleko bideo bat da, uda honetakoa. Hodi bat hautsita larrialdien eremuan, arreta gunetik X izpien makinara doan korridorean, eta dena urez beteta ageri da. 40 minutuz egon da ur beroa bota eta bota, mantentze-langilea iritsi den arte. Gertu bizita ere, esnatu, jantzi, autoa eta erremintak hartu eta giltza ixterako erraz pasatzen denbora tarte hori. Ospitalean ez baitago gaueko txandarik, eta langile hori 11 euroren truke izan dute mugikorrera itsatsita, urduri. Besteak beste, horrelakoekin amaitu eta beraien lan-baldintzan hobetzeko daude greban, okerrera egin baitute zerbitzua bere egin duen enpresa pribatu berriarekin. 100 egun daramatzate, gu zaintzeko ari dira protestan.

Zaintzaileak dira ere Gipuzkoako zahar etxeetako langileak. Haiek ere greba luzean, haiek ere prekario. Ia denak emakumeak, zerbitzu publikoa pribatizatzearen tranparen sarean itsatsita. Betebehar publikoa enpresa pribatu baten esku utzi, eta lan-gatazka dagoenean eskuak garbitzen dituen erakundea, auzian zer ikusirik ez balu bezala. %90eko zerbitzu minimoak ezarri, grebari indarra kendu eta aurrera. Eibar handia bada, ez dezagun ahaztu, langile ekimenari eta grebei esker da handia. Eta zerbitzu publikoei esker. Zaintza publikotasunak egiten du handi, errentagarritasuna alboratzen dutenean. Kudeaketa publiko-pribatuaren onuren mitoaren aurka publikotasuna zaindu beharreko altxorra da. Zaintzailea zaintzea guztion ardura da.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »