Arantza Alvarez
"Kanpoan hustutzea ez da antisorgailua"
2016/04/29
Hori baieztatzen da preserbatibo marka baten azken publizitate kanpainan. Argi dago, baina sexua praktikatzerakoan ez dago espero bezain barneratuta.
Pertsona batzuk onartzen dute kondoia ez erabiltzeak ekar dezakeen arriskua, baina, hala eta guzti, ez dute kondoia erabiltzen eta “atzerako martxa edo kanpoan hustea” erabiltzen dute. Edo kondoia bakarrik koitoaren amaieran erabiltzen dute, isurtzea edo eiakulazioa iristear dagoenean. Zeintzuk dira horren arrazoiak? “Kondoiarekin ez da gauza bera”, “ez da berdin sentitzen”, “kondoiak momentua zapuztu egiten du”,...
Egia da antisorgailuaren alorrean ez dagoela aukera handirik: hormonatzen zara, DIU bat jartzen duzu... edo preserbatiboa erabiltzen duzu. Gero metodo kirurgikoak daude (basektomia eta tronpen lotura), baina horiek egokiak dira seme-alabarik nahi ez dutela argi dutenentzako edota jadanik izan dituztenentzako.
Bestalde, ezin dugu ahaztu sexu bidez transmititutako gaixotasunak izateko arriskua ere hor dagoela. Kondoia da sexu bidez transmititutako gaixotasunetatik eta Giza Immunoeskasiaren Birusetik (GIB) babesteko kontrazepzio metodo bakarra.
Asko erlajatu gara babesterako orduan; sexu-harrremanak izateko unean gutxienekoak iruditzen zaizkigun beharrezkoak ez diren arriskuak hartzen ditugu. “Zeozer gertatzen bada” batere atsegina ez den egoera baten aurrean egongo gara.
Eta atzerako martxaren zein momentutan dago arriskua? “Euria baino lehen zipriztinak hasten dira”. Gizonak isurketaren kontrol handia izan dezake eta sasoiz urrundu baginatik; baina, esperma isuri baino lehen, likido aurreseminalaren tanta batzuk ateratzen dira, espermatozoideen proportzio txikiagoarekin, baina haurdunaldia gertatzeko adinarekin. Gainera Giza Immunoeskasiaren Birusa ere badauka.
Hortik aurrera bakoitzak erabaki dezala, baina ez dezagun gure burua engainatu “niri ez zait horrelakorik gertatuko” pentsatuz, gertatu gerta daitekeelako.