Jesus Gutierrez
"85 urte eta gero hau"
2022/03/14
Datorren apirilaren 26an 85 urte beteko dira Gerra Zibilaren amaiera bizi izan zela Eibarren. Aurreko bi egunetan, Alemaniako Lutwaffe eta Italiako Aviazione Legionaria bitartean zirela, bonbardaketa latzak izan ziren hemen. Ia Eibar osoa geratu zen txikituta, baina horiek, gogorrak izan arren, ez ziren izan bonbardaketa bakarrak gurean. Gerra garaian, abuztuaren 29an burutu zuten lehenengo erasoaldia hegazkinekin Eibarren, eta, borroka amaitu arte, beste hogeita zortzi erasoaldi jasan behar izan zituen herriak. Hunkigarria da sasoi hartako eibartarren testigantzak entzutea eta irakurtzea. Eta zaila da hitzekin bizitakoa adieraztea: heriotza gertu ikustea zer den, bizitako beldurra, entzundako zarata, gertatzen zena ez ulertzea... Gauza larregi besteoi ordukoa sentiarazteko ahalmena izateko.
Gure arbasoek bizi izan zuten egoera hura bete betean. Egun batetik bestera euren bizimodua erabat aldatu zen. Estatu kolpea hasi ondoren guztia aldatu zen: bezperako errutinak amaitu ziren (lanera joatea, etxe barruko bizia, lagunekin solasaldian ibiltzea...) eta, bat-batean, gerrako frontera joan beharra egokitu zitzaien batzuei, erbesteratzea beste batzuei, familiak banandu egin ziren, fusilamenduak ere ez ziren faltan izan. Garai haietan ere bi bloke izan ziren, bata bestearen aurrean (faxistak herrialde aurrerakoiaren kontra). Hala ere, ez ahaztu herrialde aurrerakoia izatea eta herrialde demokrata izatea ez direla gauza bera. Atzera begiratzen badugu, hor badaude adibide batzuk, interes ekonomikoak tarteko alde batean edo bestean kokatzera eramaten dituztenak.
Azken egunotan, zoritxarrez, Ukrainan gertutik ezagutzen dihardute gure arbasoek bizi izan zuten errealitatea. Basatienen poderio militarra dela-eta, munduko oreka guztia hankaz gora dago gaur egun. Historia, askotan, zirkularra da eta, nahiz eta urteak pasatu, munduko klabeak ulertzeko ezinezkoa bihurtzen da harira jotzea. Orain ukrainarrak dira biktimak, orain dela 85 urte gure arbasoak izan ziren eta, kasu bien bitartean, beste herrialde batzuetako eta belaunaldietako asko izan dira inplikatuak. Sinestezina da, baina horrelakoa da errealitatea: gutxien espero dugun momentuan kontrolatzen ez ditugun faktoreak lehertzen dira eta gure bizimodua erabat aldatzen da. Oso ezagunak ditugun lo zeuden gatazka madarikatuak beti bueltan!