Imanol Magro
“Astelehen goibela”
2017/01/27
Duela bi aste Blue Monday igaro zen, astelehen goibela alegia. Psikologo anglosaxoien ustez urtarrileko hirugarren astelehena da egunik tristeena. Halakoak ez ditut sinesten, baina egun hartan Eibarren bi pertsonek bere buruaz beste egin zutela jakiteak barrenak nahastu zizkidan. Beti iruditu zait Eibarren suizidio kasu sobrerrepresentazioa dagoela. Erraz gogoratzen ditut azken urteetan erabaki hori hartu duten sei-zortzi pertsona. Ez ditut estatistikak ezagutzen, baina ziur nago batez bestekotik gora gabiltzala, eta azalpen soziala baduela.
Suizidioa tristeziarekin lotu izan dut nik, biak tabuak baitira. Tristezia ezkutatzen da kudeatzea zaila delako. Triste egotea gaizki ikusia dago, zerbait itsusia edo porrot pertsonala bailitzan. Triste dagoenari “ez egon horrela” edo “benga, animatu” esaten diogu; tristezia hori sentitu, barneratu eta aztertu nahi izatea lotsatzekoa balitz bezala. Kasua larritzen denean pilulak iristen / irensten dira, tristezia patologizatuz, eta oso triste egotea gaixotasun bilakatzen da.
Pentsatu nahi dut tristezia ez dela norberaren buruaz beste egiteko arrazoi bakarra. Denok ditugu ilunpeak buruan, eta guztiak ez dira berdinak. Baina tristeziarekin dugun harremana birpentsatzeak ziur lagunduko ligukeela. Nik ez dut konponbide magikorik, baina gaia buruan izan dut bueltaka azken asteetan eta orain zuri pasa dizut irakurle. Tristeziari buruz gero eta gehiago hitz eginda tabua atzean utziko dugu, eta, agian, norbaiti lagunduko diogu.