Iñaki Ugarteburu
"Azukredun edariei zerga"
2017/05/12
2016ko abenduan, Montoro jaunak, adierazi zuen estatuan 200 milioi euro gehiago jasoko zituztela azukredun edariei jarri nahi zioten zerga berriari esker. Oraingoz ez dute ezer egin.
Katalunian martxoan erabaki zuten %10 eta %20 arteko zerga gehigarria ezartzea aipatu edariei, eta maiatzaren 1etik aurrera indarrean dago. Beste produktuetara zabaltzeko asmoa dute; koipe edota azukre asko duten produktuetara, hain zuzen ere. Katalunian diotenez neurria kontsumitzaileari begira baino gehiago, produktoreei begira hartu dute, konturatu daitezen era horretako produktuen kontsumoa oztopatu nahi dela, kaltegarriak direlako.
Euskadiko Erkidegoan, oraingoz, nik dakidala ez dute, arlo honetan neurririk hartzeko asmorik.
Bere momentuan tabakoa baztertzeko hartutako neurriek markatu dute bidea. Osasunaren ikuspegitik kaltegarriak diren produktuen kontsumoa oztopatzera edo gutxitzera bideratutako erabakiak gero eta ohikoagoak izango direla uste dut. Aipatu edariek gehiegizko azukrea dute eta jakina da azukrea osasunaren arerio handia izan daitekeela.
Nik nire ikuspegitik egokia ikusten dut era honetako neurriak hartzea, eta pentsatu nahi dut
hau hasiera besterik ez dela eta epe laburrean produktu ez osasungarrien produkzio eta kontsumoa oztopatzera bideratutako neurri gehiago hartuko direla.