Iñaki Ugarteburu
"Osasuntsu & zoriontsu: izatezko bikotea"
2021/09/27
Ez dakit inork irakurriko dituen nire kolaborazioak, baina atzera begira esango nuke nahiko astuna naizela kirola egiteak dituen onuren eta garrantziaren kontuekin. Oraingo honetan osasuna eta ongizatea ditugu mintzagai.
Hainbat faktorek baldintzatzen dute gure ongizatea. Horietako batzuen gainean eragiteko aukera dugu; beste batzuekin, ordea, ez dugu gauza handirik egiterik, hala nola genetika, jaio garen tokia edo garaia. Gure eskuetan daudenen artean, bizitza osasuntsua izatea dugu: elikadura egokia, kirol praktika, atseden nahikoa… Gure gorputzak mantentze egokia behar du eta mugimendua ezinbestekoa da horretarako. Bihotza, giharrak, hezurrak, burmuina erabili behar ditugu. Bestela, akabo.
Kirolak ongizate fisikorako atea irekitzen digu; mugimenduan jartzeko aukera paregabea da eta, beraz, egoki eginez gero, osasuntsu egoteko ere bai. Baina horrez gain, ongizatearen beste arlo batzuetan ere eragin dezake kirolak; esate baterako, disfrutatzeko aukera eman, giza harremanak eskaini, inguru ederrak erakutsi, norberaren irudia hobetu… Eta horrela, ongizaterako atea parez pare zabaltzen digu.
Euskadin, gaur egun 83,1 urteko bizi-itxaropena dugu eta XXI. mendean jaio direnak 100 urtetik gorako bizi-itxaropena izango omen dute. Egun ikusten dugu laurogei urte inguruko pertsonak sasoian, osasuntsu eta zoriontsu, eta horiek erakusten digute posible dela 3. edo 4. adinera ailegatzea eta aldi berean disfrutatzea. 20-30 urteko pertsonentzako 3. eta 4. adina urrunegi dago; nagusiak garenontzat, berriz, askoz ere gertuago.
Osasunak eta zoriontasunak bikote ederra osatzen dute, eta gehienetan ondo moldatzen dira.