Mikel Solas
Mikel Solas

"Christian Dior: ametsen jostuna erakusketa"

2018/03/04
Orain dela pare bat hilabete oporretan Parisera joateko aukera izan nuen. Bide batez, Maison Dior eta Christian Dior bere fundatzailearen 75. urteurrenaren omenez antolatutako erakusteka ikusi nuen Arte Dekoratiboen Museoan. Egia esan, hilabeteak neramatzan bisita planifikatzen, kritikak oso onak baitziren eta leihatilan oso zaila zelako sarrerak lortzea. Interneten erosteko aukera aztertzen hasi nintzenean, berehala ikusi nuen internet bidez ere oso konplikatua zela sarrerak lortzea. Eskerrak denborarekin hasi nintzela!, bidaia egiteko aukeratu nituen egunetan sarrera gutxi gelditzen zireneta. Azkenean, zorionez, lortu nuen sarrera bat. Eta eguna iritsi zen, hasierarako zita neukan, baina han nengoen ni ordubete lehenago ilaran –nire aurrean, kale gorrian nik baino denbora gehiago zeraman jendea zegoen, denak sarrerarekin-, sartzeko irrikitan eta esaten zuten guztia egia zen ziurtatzeko gogoarekin. Eta halaxe izan zen, erakusketak ez zidan inola ere huts egin. Museoko ataritik igaro eta berehala murgildu nintzen Diorren mundu zoragarrian. Sarrerako atea Diorrek Parisen izan zuen lehen joskintza tailerreko ate mitikoaren berdina zen, eta handik kolore-paleta baten bitartez jantziak eta osagarriak erakusten zituen pasillo batetik pasatzen zinen. Pasillo hartatik soinekoak erakusten zituen eskegitako paperezko lorez betetako areto batzuetara pasatzen zinen. Korridore eta areto guztietatik pasatu ondoren, klimaxa zegoen, Versalles Jauregiko areto bat bezala birsortuta zegoen gelan etxeko goi-mailako joskintzako soineko ikonikoenak zeuden, erakusleihoetan eta altura desberdinetan jarrita; aretoan zeuden argi-efektuekin gehiago nabarmentzen ziren oraindik. Azken finean, erakusketa IKUSGARRIA, bisitariari amets eginarazten eta modarekin ilusionarazten diona. Han erakusten diren soinekoak errealitate bihurtutako ametsak ziren.

Naturala eta zintzoa izanda, sarritan, eskatu ez diren iraultzak sor daitezke (Christian Dior)

Instagram: solas_design
Facebook.com/solasdesigns