Mikel Solas
"Sentimenduak adierazteko modua"
2017/10/20
Moda diseinatzaile batentzako ezinbestekoa da kulturatik eta artetik edatea, inspiraziorako eta sormenerako iturri garrantzitsuak direlako.
Artea inspirazioa izatearen adibide garbia 1965an Yves Saint Laurent-ek Piet Mondrian margolariaren kuadro-estanpatuarekin aurkeztutako kolekzioa izan zen. Modaren munduan iraultza itzela sortu zuen: garrantzi guztia estanpatuari ematen zioten korte sinpleak eta zuzenak zituzten soinekoak zirelako.
Edozein korronte artistikok balio dezake diseinatzaile bat inspiratzeko: kuadro bat, eskultura bat, erlijio-sinesmen mota bat, antzerki-lan bat... Faktore askok sor dezakete diseinatzaile batek bere diseinuetan espresatzeko beharra sentitzea, nire ustetan norberaren sentimenduak adierazteko modua da-eta.
Dena egon daiteke esanda, esate baterako, estanpatuan, jantziaren siluetaren kortean edo koloreetan. Horretarako kultura desberdinetan murgiltzen saiatzen naiz, museoetara joanez, prentsa eta liburu desberdinak irakurriz eta inguratzen nauten elementuetan ahalik eta gehien fijatuz.
Niretzako ezinbestekoa da kultura desberdinei buruz ahalik eta gehien jakitea, inspirazioa hartzeko eta sentitzen dudanarekin nahastu ahal izateko, eta sortzen ditudan jantzietan adierazteko.
Azken finean, marraztea, ehuna erabakitzea, jostea eta erropa bat amaitutzat ematea... hori guztia nire sentimentuak isladatzeko modu bat da, hitz egiteko daukadan modua. Nire arima biluzteko daukadan era da, idazle batentzat liburu bat idaztea izan daitekeen bezala.
Instagram: solas_design
Facebook.com/solasdesigns
Twitter: _solas_