Mikel Solas
Mikel Solas

"I+D modan"

2016/11/04
Teknologiari esker mundua ziztu bizian doa eta honek eragin itzela dauka gaur egungo gizartean. XX. mendean ehungintza globalizatu zenetik eta herri mailan hedatu zenetik, enpresa teknologikoak gehiago arduratu dira modaren eragiteko moduaz, distribuzioa errazteko eta ingurugiroa zaintzeko moduez baino.
Facebook edo Instagram bezalako plataforma teknologikoak oso lagungarriak izan dira modaren munduarentzat. Marka handietaz haratago, marka txikiak eta berriak, neurri handi batean, plataforma horiei esker eman dira ezagutzera.
Modaren beste gai bat pertsona ezinduen irisgarritasunean egindako lana da. Ehungintza enpresa askok diru mordoa inbertitzen dute zikintzen ez diren jantzi autoadhesiboei buruz ikertzen edo automatikoki pegatzen diren itxigailu hermetikoetan.
Laburbilduz, gaur egun ezin da mundua modarekin baino teknologiarik gabe ulertu, ezta teknologia eta modarik gabe ere. Bata besteari lotuta doaz.