Mikel Solas
Cristobal Balenciaga, euskal “couturier”a
2017/05/22
Balenciagak Donostian bere lehen denda zabaldu zuela 100 urte bete dira aurten eta, horretaz gain, 80 urte tailerra Parisen zabaldu zuela. Horregatik eta jostunari eta bere diseinuei diedan begirunea dela eta, ez nuen berari buruz eta bere tailerraren inguruan hitz egiteko aukera galdu nahi.
Denok dakigu Cristobal Balenciaga Getarian jaio zela eta txikitatik joskintzarako zaletasun handia erakutsi zuela. 20 urterekin bere lehengo joskintza-tailerra zabaldu zuen Lizaso ahizpekin batera. Baina euren arteko gatazkak zirela eta, banatzea erabaki eta bere tailerra zabaldu zuen Balenciagak Donostian. Geroago, Gerra Zibilaren ondorioz, Donostia eta Madrilgo tailerrak itxi eta Parisera alde egin zuen.
Parisen laster egin zen ezaguna eta hango goi-joskintzan arrakasta itzela lortu zuen. Dior eta Chanel bezalako disenatzaileek ziotenez, Balenciaga zen euren artean “couturier" bakarra eta benetakoa. 50 eta 60 hamarkadetan arrakasta handia izan zuen Hollywoodeko izarren eta Europako aristokraten artean. “Pret-a-porter” indarra hartzen hasi zenean, eta goi-joskintza errentagarri izateari laga ziola ikusi zuenean, erretiratzea eta bere joskintza etxea ixtea erabaki zuen 1968an, inork espero ez zuenean.
Balenciaga bapatean hil zen 1972an. Kontatzen dutenez, sinatu gabe utzi zuen testamentu berri baten arabera, oinordekoeri debekatu egin zien bere moda marka berriro zabaltzea. Baina hauek ez zuten jostunaren nahia bete, eta 1986an, bere eskubideak saldu ondoren, berriro ere zabaldu zuten Balenciaga marka.
Gaur egun oraindik martxan dago, eta luxuzko marka ospetsuenen artean jarraitzen badu ere, ez da inoiz Balenciagaren pareko diseinatzailerik egongo. Getarian, Balenciagaren omenezko museoan, beste museoek eta bezeroek utzitako bere lanak ikus daitezke, eta aurten joskintza tailerraren urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
“Jostun on batek arkitektoa izan behar du patroiak egiteko, eskultorea forma lantzeko, margolaria marrazkiak egiteko, musikaria armonia lortzeko eta filosofoa neurria lantzeko”. Cristobal Balenciaga.

Facebook.com/solasdesigns
Instagram: solas_design