Jesus Gutierrez
"Eibar, hiri aurrerakoia"
2019/07/10
Eibarko historiari buruzko berri aipagarrienak kontsultatuz gero, edozein dela ere erreferentzia, beti agertuko zaigu lehen tokian 1931ko apirilaren 14ko II. Errepublikaren aldarrikatzea. Gertaera hori hainbat baldintzaren emaitza edo fruitua izan zen, ez zen kasualitateak eragindakoa. Eibar tradizio aurrerakoia zuen (eta du) eta horrek bideratu zuen orduko gorabehera guztiek egun hura historiara pasatzea.
Aurretik ere, 1869an, herriak bizi izan zuen orain ospatu berri dugun efemeridea: Eibarko Itun Federalaren 150. urteurrena, hain zuzen. Ekimen hori 1868an sortutako Alderdi Errepublikar Federala sustatzeko asmoarekin egin ziren itun serie baten barruan zegoen. Azken helburua Espainiaren modernizazio politikoa zen, ordurako zaharkitutako monarkiaren ordez errepublika progresistari tokia egiteko. Monarkia eztabaidagai bihurtu zuten, erlijioarekin egin zuten moduan, eta bi gai horiek kuestionatzen hasi ziren lehen aldia izan zen.
150 urte geroago, gezurra badirudi ere, eztabaida horiek mahai gaineratzea zalantzan jartzen dute Espainiako gizartearen sektore batzuek, balore nazional eta tradizionalak diren aitzakiarekin. 1869ko federalismoak lurraldeak nazio bihurtzeko artikulazioaren alde egiten zuen, beti ere itun bidez egindako etapei jarraituz, eta horrek monarkia garaitik Espainian nagusi izan zen tradizioarekin talka egitea ekarri zuen. Bada 1869rako, ordurako jada, Eibar progresismo edo aurrerabidearen lehen lerroan zegoen eta erreferentzia izan zen Espainia guztian. Ez dezagun ahaztu nondik gatozen, non gauden eta nora heldu nahi dugun.