Leire Narbaiza
"Eibarko kaosa"
2017/02/03
-Orduan, hurrengo bazkarixa Eibarren egingo dogu, ezta?
-Eibarren? Bai? Kaos horretan? Ez dakit zelan bizi zeinken bertan, juaten naizen bakotxian, agobixau egitten naiz.
Oso denpora gitxixan entzun dittut holako komentarixuak kanpoko lagun batzuen ahotan. Halakuetan beti esan izan detset gure herrixa trafikua eta zaratia baiño gehixago dala. Baiña euren esperientzixiari ezin kontrarik egin!
Egixa esatera, eureri entzunda neuk be sentidu izan dot ittomena. Eibar ez da leku gozua bizitzeko, maitte dogu geuria dalako eta estimatzen dogun jentia bizi dalako bertan, baiña latza da. Begiratixozue herrixari kanpoko lagun hórren begixekin, eta konturatuko zarie zergaittik diñuen hori:
Trafiko eta automobil larregi dabillelako, zaratia itzela dalako, porlana eta galipota jaun eta jabe diralako, herrixan bertan berdegune ganorazkorik ez dakagulako, urbanismua kaotikua dalako,....Estuasuna sortzen dau, ittomena. Jentiaren juan-etorri zoruak, espaloi estuak, obren zarata amaibakuak, boziñak,...
Zuetako askok bizittasuna esango detsa horreri guztiari, baina ezin destazue ukatu estresantia ez danik. Gure osasun mentala kaltetu egitten dabela, berba baten esanda.
Konponbide errezik ez badaka be, udalan partetik ez dot ikusten herrixa gozotzeko interesik. Aspaldixan hamentxe esan letxe, parke barrixetan dana da asfalto eta porlana, arbola eta landara gitxi. Obrak be, bata bestiaren ostian, ezer ez hobetzeko, oin 3 hille zabaldutako kalia atzera be zabaltzeko. Trafiko mortala, automobillak edonun.
Pake pixka bat bihar dogu, baiña herrixan bertan, iñora ihes egin barik!