Aitor Buendia
"Energia-eraginkortasuna gure baserrietako teilatuetan"
2022/03/07
Felix Ajuria Otxandiano artzaina da Oletan (Araba), “Kerixara” bere gaztandegian. Gainera, Idiazabal Gaztaren JD-ren presidentea da. Baina gaurkoan beste kontu batengatik ekarri nahi dut …eta kitto!-ren atal honetara, eta ziur nago, gure baserritarren interesekoa izango dela. Latxa Energy izeneko proiektu pilotu batean murgilduta dago, eta, horri esker, etxeko ekonomia ororentzat oso garrantzitsua den zerbait gauzatzea lortu du: ohiko energia elektrikoaren kontsumoa murriztea, besteak beste, gaztandegiko teilatuan eguzki-plakak ezartzeari esker.
«Latxa Energy»-ren helburua da ardi latxen ustiategien ingurumen-portaera hobetzea, energia-eraginkortasunaren, energia-sorkuntzaren eta ingurumen-aztarnaren murrizketaren bidez. Gero eta jasangarriagoa den energia-sistema lortzea da helburua, lehiakortasunari, hornidura-segurtasunari eta karbono baxuari dagokienez. Joan den astelehenean, Arabako Arkauteko Abeletxe Eredua deiturikoan aurkeztu ziren proiektu bikain honen azken emaitzak. Bertan egiaztatu genuen bertaratu zirenen artean harridura zela nagusi, lortzen den eraginkortasun energetikoagatik eta, batez ere, energia hori autokudeatzeko gaitasunagatik, indarrean dagoen sektore elektrikoarekiko gaur egun dugun mendekotasunarekin alderatuta.
Latxa Energyren Talde Operatiboa zortzi erakunde sektorialek osatzen dute: Kerixara gaztandegia, ardi latxarena; Noemi Salazar Gómez, talde eragilearen koordinatzailea; Etxezuri EZ, ardi latxaren beste gaztandegi bat; Artzai Gazta, artzai gazta egiten duten Artzainen Elkartea; Latxa Esnea koop, ardi latxaren artzainen kooperatiba; Goiener taldea, energia berriztagarria sortzeko eta kontsumitzeko proiektu kooperatiboa; Neiker, euskal nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du; Azti, zentro zientifiko eta teknologikoa
Elkarrekin egoteko aukera dugun guztietan, mugikorra erakusteko eskatzen diot Felixi. Hor bertan, bere telefonoan, berehala egiaztatzen du nola ari den energia autogeneratzen. Beste gauza batzuez ere hitz egin dugu, gure SD Eibar maiteaz, esaterako. Gogoratzen duzue Calbeton kaleko “Ochandiano”? Felixen bigarren abizenari dagokionez, Haundixia, Félix!
(Proiektuaren laburpena entzun dezakezue “La Ruta Slow”en podcast honetan: programa entzuteko)