Slow ibilbidea Arcos de Quejanako “La Robleda de los Sueños”etik
Angel San Mamed “Arcos de Quejana” hotel-jatetxeko gidariak gonbidatuta, La Robleda de los Sueños ezagutuko dugu lehenik, bere haritzetan artelanak batzen dituen herrialde honetako baso bisitagarri bakarra. 2020 urtean “Arcos de Quejana”-k 25 urte bete zituen, eta Euskadin bizi den Allarizko galiziar honek pentsatu zuen Baso Solidarioa kolore biziekin jantzi zitekeela, eta, gainera, bere haritz apainduak hainbat kausa sozialekin lotu zitezkeela, babestu eta sustatu beharreko kausak bere adarren azpian hartzeko. Esan eta egin; gaur egun, 26 haritz, 26 margolari eta ongintzako 26 elkarte/fundazio dira proiektua osatzen dutenak. Sonia García da komisarioa eta Jose Maria Pinto margolaria da “errudun” nagusia, bere artearekin harizti hori betetzen duten pertsonak biltzeagatik.
Bide batez, dagoeneko ikus eta uki daiteke, neurri batean, ikuskizun hori, “La Robleda de los Sueños” arte-liburu originalari esker. Liburu horretan basoko margolarien lana, pintatzeko unean zituzten sentsazioak, beren obraren interpretazioa eta ideia nola ernatu zen ilustratzen da. Jose Maria Arenaza Historiako katedradunak eta Massimiliano Tonelli arte katedradunak hartu dute parte artisten lanari egindako omenaldian.
Eta bertan gaudenez, “Arcos de Quejana” jatetxeko menu gastronomikoa dastatzea baino gauza hoberik ez dago. Slow Food ziurtagiria dauka, sasoiko produktuen alde egindako apostuagatik. Jatetxe hau XVII. mendeko jauregi bat da, artisten pintura-lanekin eta aldi baterako pintura-erakusketekin. Eta adi!, hotelaren kanpoaldean “Japoniari omenaldia” murala eta Santxotena artista ospetsuaren “Flor de Vida” eskultura-iturri handia aurkituko ditugu. Eta laster Kexaa-Quejanako Monumentu Multzoa ere kaleratuko da.
Ba hori; artea eta gastronomia. Azken horretaz beste egun batean hitz egingo dugu…
(Oharra: Eibarko Elkarte Artistikoko taldea joateko aukera ona dela iruditzen zait. Benetan merezi du)