Enrike Sosola
"Errebal: Elkarlan eta elkarzaintzarako merkatu-plaza"
2021/11/26
Zutabea idazten ari naizela ez da ziurra Sanandresetako baserritarren azoka egingo ote den. Beltza dago asuntoa. Txertaketa masiboa eginagatik, izurritearen 6. olatua gainean dugula dirudi. Beldurraren makinaria martxan jarri da berriro, eta erantzuleak bilatzearena , errudunak, “Miel Oxinak”; izan gazteak, izan txertatu bakoak, izan agintariak, izan...
Bufff!! Dinamika horretaz nekatu naizenez proposamen batekin natorkizue. Zabaldu dezagun lehenbailehen Errebalgo baserritarren azoka berria. Gaurko eta etorkizuneko Covidari aurre hartzen lagunduko digun azpiegitura eraginkorra. Izan ere:
- Ohartu gara elikadura dela osasun onaren funtsa. Jaten duguna gara. Oraintxe dugu aukera ederra herri-mailan elikaduraren inguruko espazio berritzailea sortzeko. Tradizioa XXI. mendera ekarri eta egokitu gaur eguneko eskakizunetara. Ekoizle eta kontsumitzaileen aliantza eremu ezinbestekoa gauzatu. Elikaduraz ausnartu, erakutsi eta ikasteko danon herriko plaza.
- Ohartu gara arnasa hartzeko ingurune osasuntsua behar dugula. Gertuko baso, zelai, erreka, bidexka sendagarriaren bila ibili gara itxialdian. Eta aurkitu ditugu batzuk, eta gozatu. Baina paraje horiek norbaitek zaindu eta gobernatu behar ditu. Horrek lana du atzean, eta lan horri ordaina tokatzen zaio, bestela ez da egingo. Baserritarrak bere mozkinak saltzen baditu, soilik eskaini ahal izango ditu gainontzekoak erabiltzen dituzten zerbitzu ekosistemikoak. Errebalgo merkatu-plazan, salmenta zuzena funtsezkoa izan daiteke hainbat baserriren segida ziurtatzeko. Eskualdeko landa-eremuaren garapena sustatzeko palanka. Baserritarren artean elkarlana animatzeko, eta nola ez nekazari eta bezeroen arteko loturak sortuz proiektu berriak erditzeko.
- Ohartu gara zaintzaren garrantziaz. Izurriteak ekarri dizkigun ezinegon, bakartze eta tristeziarekin buruko gaitzek gora egin dute izugarri isil-isilean: estresa, antsietatea, depresioa. Abere sozialak gara, elkar ikusi, entzun eta ikutzea baino botika hoberik gutxi. Espazio kolektiboak behar ditugu bizi-poza kutsatzeko, bata bestea zaintzeko. Izan dadila Errebalgo merkatu-plaza elkarlanerako leku, baina batez ere elkarzaintzarako plaza.