Enrike Sosola
“Umeak negarra eta artoak belarra”
2022/05/09
Artoa ereiteko garaia hemen da. Amalurra gozatu, ongarritu eta hazia bota beharko dugu laister. Eta gero jorratu, belar txarrak kendu, landarea gizen etorri dadin. Lan nekeza, erneagarria benetan, aspergarria oso. Kexatu egiten ginen txikitan, eta etxeko buruzagiak esaera honekin erantzun aginte-makila eskuan:
“Umeak negarra eta artoak belarra”. Bi mezu bidaltzen zigun esaera bakarrean: umekeria salatu batetik; eta, bestetik, artoa ondo eta sano etortzeko belarra behar duela inguruan azaltzen zigun, ume jaioberriak moduan, bere negar-orru ozenaz.
Tamalez arto gutxi ereiten da egun Euskal Herrian, oinarrizko jaki izan arren azienda zein hankabikoontzako. Orain arte, gehiena Frantzia eta Ukrainatik ekarri izan dugu. Orain arte esan beharko da, zeren gerrak gauzak alda ditzakela dirudi; izan ere, jakin behar da munduko arto-ekoizle handiena AEB dela eta osotasunean transgenikoa. Horregatik ateak itxita izan ditu Europan, bere eragin kaltegarriagatik eta bertako nekazarion kontzientziazio-lanari esker.
Ukrainako gerrak arto eta, orohar, zerealen eskasia ekarri duela diote. Ondorioz, Europar Batasuna prest agertu omen da AEBko arto transgenikoari ateak irekitzeko, “premia larriak” bultzatuta. Hortaz, itxura batean, Ipar Ameriketako agroindustriak bere aspaldiko helburua beteko du, hau da, bere hazi garesti eta zalantzagarria europarroi saltzea.
Umetzat hartzen gaituzte etxeko buruzagi berriek. “Putin gaizkile-NATO ongile” esaerarekin datozkigu oraingoan. Militarismoa, belizismoa eta beldurra zabaltzen saiatzen ari dira.
Eta girotze horren uzta lez hona bi ale gertuko:
- Ukrainako familia zapalduak jasotzeko jende ugarik eman du izena, bikain; aldiz, Saharako haurrak udan hartzeko soilik bi familia prest agertu dira Eibarren, bi bakarrik, bai.
- Espainiako epaileek Eibarko udaltzainak militarizatzeko urratsa agindu dute langileak gerrian pistola eramatera behartuz eta disuasioaren beharra argudiatuz, disuasioa, bai.
Nik berriz diot: “Artoak belarra eta buruzagiak gerrara”. Ez NATO, Ez Putin.