Arrate Garitaonandia
Arrate Garitaonandia

"Etiketak? Ez, eskerrik asko"

2019/01/21
Thomas Alva Edison-en biografiak etiketetatik haratago ikusi ahal izateko boterea erakusten duen pasarte bat dauka. Asmatzaile ospetsua Michigan-era joan zen 7 urterekin, eta han 12 aste besterik ez zituen eman eskola  batean ikasten. Egun batean, bere amarentzako gutun bat eman zioten. Amak gutuna irakurri zuenean hunkituta gelditu zen eta hau esan zion semeari: “Seme, jenio bat zara eta ezin dizute  ikastetxe horretan erakutsi, hemendik aurrera nik irakasteko esan didate”. Urte batzuk geroago, bere ama hil zenean, gutun hori aurkitu zuen, eta horrela zioen: “Thomasek buruko gaixotasuna du eta ezin da ikastetxe honetara bueltatu”. Edison erabat hunkitu zen eta hau idatzi zuen bere egunerokoan: “Thomas Edison buruko gaixotasuna zuen haurra izan zen, eta bere ama heroikoari esker, sekulako jenioa izatera heldu zen”.

Oso garrantzitsua da gure inguruan daudenen konfidantza. Konfidantza hori izan gaitezkeena izan ahal izateko animatzeko eta motibatzeko behar dugun gasolina da. Klitxe bat dirudi, baina heziketaren eta psikoterapiaren esentzia da, eta osasun mentalean hedatzen hasita dago.

Osasun arloko profesionalek sarritan ikusten dugu pazienteak etiketatzen ditugunean bere sendatze bidean desanimatu egiten direla, eta diagnostikoa konponezina, mugiezina eta entitate propioa duen zerbaitean transformatzen dute. Horregatik, bereziki umeekin, diagnostikoek sendotasunak eta baliabideak izan behar dituzte.

Azkenaldian, iraultza bat ematen ari da diagnostikoaren sistema tradizionalean. Osasun mentaleko eredu biomedikua zaharkituta dago, estigmari bidea ematen dio, auto-kulpabilizazioa eta ezkortasuna errekuperazioan. Sufrimendua “burmuinaren gaixotasuna” bazala ulertzeak, diabetesa balitz, soilik farmakologikoak diren tratamenduak erabiltzeko  joera eta haienganako enpatia txikiagotzea eragiten du osasun arloko profesionalengan. Psikofarmakoak larregi erabiltzen dira (benzodiacepina batipat). Izan ere, Espainia bigarren kontsumitzailea da mundu mailan. Kezkatzekoa da, eta batez ere haur eta gazteei dagokionean. Nazio Batuen Erakundeak psikofarmakoen preskripzioa tratamenduaren azken baliabidea izan dadila gomendatzen du.

Kontuan hartuta haur askok bere garapenean laguntza nahikorik ez dutela, psikofarmako larregi kontsumitzen direla, eta goruntz doala haur hiperaktiboen etiketajea, ¿zenbat Thomas Edisonek ez dute euren potentziala garatuko? Garrantzitsua da inplikatutako agente guztiok gogoeta hau egitea. Zein kaltegarria izan daitekeen haurren arazoak sasoiz ez detektatzea eta etiketa eta estigma bat ekar dezaketen moduko diagnostikoak egitea.

Arrate irudia