Mikel Solas
"Etxekoa sustatu beharrean..."
2016/05/13
Gipuzkoan hainbat diseinatzaile ospetsu edo ezagun daude; esate baterako, Valenciaga. Baina horiek hemengoak izan arren, nork bultzatzen du gaur egungo eta etorkizuneko diseinatzaile txiki edo ertainen agerpen-sustapena?
Eibarren azken aldian hainbat proiektu berri ikusten ari naiz, esaterako Amañako ospital berria edo Errebalgo “Merkatu Plaza”. Gainera, lehen Galerías Preciados eta gero El Corte Ingles izan zen eraikinean Stradivarius (Inditex esango dugu) ireki behar dutela entzunda daukat. Guztiak proiektu handiak eta enpresa handienentzat. Baina non dira ekintzaile txiki eta berrien proiektuak eta horiendako laguntzak? Ez dihardut bakarrik ekonomia arloaz. Zein ondorio ekar ditzake enpresa handi horien denda bat irekitzeak Eibar bezalako erdi mailako hiri/herrian?
Zerotik hasten garenok eta proiektua eginda daukagunok udaletxera lehenengoz informazio bila joaten garenean, Eibarren hazi eta bizi garenentzako laguntzarik dagoen galdetzera, zelako erantzuna jasotzen dugu? Ezer ere ez. Gauza bera Foru Aldundian.
Ez dago ezer Eibarko eta Gipuzkoako diseinatzaileei laguntzeko, ezta sustapenerako planik. Eibarren eta Gipuzkoan diseinatzaile ospetsuak egon arren, ez dago moda-diseinatzaile txikien sustapenerako ezer. Baina bai, ordea, beste gauzetarako. Gurean langabeziak gora egiten duen neurrian, horrelako proiektuak kontuan hartu beharko liratekeela pentsatzen dut: eibartarren proiektu txikiak euren herrian aurrera eraman ahal izateko, eta ez denda handienenak.
Ziur laster zentro komertzial handi eta irekia izango dela Eibar, baina kanpoko lau multionazional izango dira bakarrik eta, horrez gain, bertan ez da egongo erakundeek bizkarra emandako herriko ekintzaileen ideiak gauzatzeko aukerarik.