David Karba
"Ez gaude eszenaren alde?"
2020/02/14
HI hilabete baino gehiago pasa dira Euskal Herriko historiaren musika talde garrantzitsuenetako batek Nafarroa Arenan bi kontzertu jendetsu eskainiz agur esan zuela. Eta ia denbora bera pasatu da punk talde mitiko bat itzuli zela BEC pabilioi handia bi egunez jarraian betez. Jende guztiak nahi du horrelako kontzertuetara joatea eta ordu gutxitan agortzen dira sarrerak. Aipatutako talde biak lokal txikietan, tabernetan edo gaztetxeetan hasi ziren. Eszena bat sortu zuten bandak dira eta, beste talde asko bezala, lau katuren aurrean jotzen hasi zuten ibilbidea.
Mota askotako kontzertuetara joateko ohitura duen pertsona, musikaria eta ikuskizun antolatzailea izanik, hiru alderdiak ezagutzen ditut. Denon artean lan handia egin behar dugu hemengo eszena musikalari bizirik eusteko eta musikariek bira batean dirurik ez galtzeko, edo taberna, kolektibo edo ilusioa duen jendeak errentagarriak ez diren gastuei aurre egin behar ez izateko. Publikoak ahalegina egin behar du eszena bizirik mantentzeko: orokorrean oso merkea den sarrera bat erosiz (sarritan sarrera librea izaten da), ikusi nahi zenuen taldearen aurretik jo duen taldea entzun eta, gustatu zaizunez, euren binilo edo kamisetaren bat erosiz... Denok eman behar dugu zerbait eta kontzertu gehiagotara joan behar dugu, jende guztia joaten den kontzertu horietatik haratago.