Asier Ezenarro
"Frantziako krisia"
2022/04/22
Frantziako langileen ezinegona eta haserrea nabarmenak dira. Langileek eta erdiko klaseek ikusi dute nola aldatu den bere aberria. Ikusi dute nola itxi zituzten Renaulteko lantegiak eta, alderantziz, Disneyland geratu dela.
Ekonomia mundu-mailakoa bihurtzearen ondorioz enpresa asko Asia aldera joan dira; eta horri murrizketak gehitu behar zaizkie, langileen urduritasuna ulertzeko. Eta ez hori bakarrik: Frantziako gizartearen nortasuna jokoan dago, eta hori hauteskundeetan ere azaltzen da.
Azken urteotan, Nikolas Sarkozy eta François Hollanderen gobernuekin, erdiko klaseek eta langileek gero eta babesgabezia handiagoa sentitu dute. Thierry Meyssan analistaren esanetan, esan dezakegu Frantzia hiru mailatan banatu dezakegula:
a) Gizartearen gehiengoa, erdiko klaseak, txirotze prosezuan daudenak, gehienez landatar aldeetan kokatzen dira;
b) Deserrotuta dauden milioika etorkinak hiri haundien kanpoaldeetan bizi dira;
c) Eta Estatu Batuak miresten dituen eliteak, hiri haundietan bizi direnak.
Garai batean indartsuak ziren Frantzian bai alderdi sozialista eta baita alderdi komunista ere. Orain “kanpoko proletargo” baten haunditzea ikusi dute (gogoratu 2005eko istiluak) eta, aldi berean, Marine Le Penen gorakada eman da hauteskundeetan, abokatu honek globalizazioaren aurkako diskurtsoari eutsi dionean.
Etorkinen eta Islamaren arazoa guztiz garrantzitsua bihurtu da Frantzian. Sarkozyk eta Hollandek AEBen menpe jarri zuten Frantziaren atzerri politika, eta Ekialde Hurbileko arazoetan AEB eta Israelen alde.
“Islamiar terrorrismoak” gogor jo zuen azken urteotan eta, Gilles Kepelen hitzetan, “Fronte nazionalak Yihad-eko terrorismoak sortzen dituen kezka faktoreak ia mekanikoki erabiltzeko. Kalashnikov batek errudun batzuk sarraskitzeko asmoa agertzen duen bakoitzean, Allahu Akbar oihuarekin, argudio berriak eskaintzen dizkio islamiartzearen aurkako borrokari”.