Iñaki Elortza
"Gortasun selektiboa"
2019/02/10
Lanean lasai-lasai nengoela freskagarri bat hartzea bururatu zitzaidan. “Latak” gorriak izaten ditu eta “zero” edo azukre gabeko formatukoa zen nik aukeratutakoa. Halako batean paziente batek zanga-zanga harrapatu ninduen eta hona etorri zen bere errieta: Iñaki! Baina zer egiten duzu zuk hori edaten? Hori pozoia da! Ni piska bat lotsatu nintzen, baina arnasa berreskuratu nuenean odola irakiten jarri zitzaidan; eta berriro ere harrituta geratu nintzen gizakiok nahi duguna ulertzeko eta ondorio interesatuak ateratzeko dugun gaitasunarekin.
Elikagai bat kaltegarria dela entzuten dugunean, gure interesen arabera ateratzen ditugu ondorioak. Edari alkoholikoak minbiziarekin erlazionatuak daudela askotan esan digute, baina horri ez diogu garrantzirik emango... denok edaten dugu... betidanik egiten den gauza horietako bat da... Azukrea ere gaixotasun askorekin lotzen da, gizentasuna, diabetesa... OMS-en azken aholkuen arabera, ahalik eta gutxien kontsumitzea gomendatzen dute. Baina hori ere ez zaigu axola... zer da bizitza kapritxorik gabe? Ospakizun bat, gozo gabe? Haragi prozesatuak ere kolon minbiziarekin erlazionatuak daudela frogatu da, baina horrek ere bost axola!!!! Gora hanburgesa! Eta zer esan tabakoari buruz? No koment.
Hori bai! Arraindegian zain nengoela, pertsona bati entzun nion interneten irakurri zuela edulkoratzaileak agian osasunerako kaltegarriak zirela, patatin patatan... Horri bai! Horri jarriko diot arreta! Sinesgarritasuna eman eta nire kontzientzia lasai utzi: ez dut edulkoratzailerik hartuko, beraz, osasuna zaintzen ari naiz!
Goza dezagun lasai bizitzako plazerrekin, baina ez dezagun gure burua engainatu... Jan dezagun txuleta bat ardo piskat batekin eta, nola ez, postrean San Blas goxo-goxo zati on bat, baina jakin dezagun gure buruari kalte egiten ari garela. On egin!