Arrate Garitaonandia
Arrate Garitaonandia

"Harreman osasuntsuak. Beharrak asetuta?"

2017/06/06
Behar erlazionalak kontaktu interpertsonaletan berezkoak dira, harreman osasuntsuak eta gogobetekoak izateko beharrezko osagaiak. Pertsonok, bitaminaz gain, osasuntsuak egoteko harremanak behar ditugu. Izan ere, harremanetan, gure garapen pertsonalerako oinarrizkoak diren behar hoiez elika gaitezke. Inor barik behar hauek asetzen saiatzea, posiblea ez den eta sufrimendua dakarren misioa da.
Richard Erskine Doktoreak 8 behar deskribatzen ditu bere ikerketan: Segurtasuna, Balidazioa, Menpekotasuna, Autodefinizioa, Inpaktua, Partekatutako esperientzia, beste batek iniziatiba hartzearen beharra, eta Maitasuna adieraztearen beharra.
-  Ahultasun fisiko eta emozionala babestuta ditut? Kritikaz eta irainez libre sentitzen naiz?
-  Berdin edo desberdin sentitzea edo pentsatzea alde batera utziz, balidatua edo baloratuta sentitzen naiz?
-  Norbaiten mende egon edo norbaitengan fidatu naiteke?
-  Nor naizen, nire interesak eta ideak komunikatu ahal ditut?
-  Beste baten arreta erakarri eta begirunez hartzea posiblea dut?
-  Beste batekin pareko esperientziak partekatzen ditut?
-  Beste batek iniziatiba hartzen du nik ezer esan barik?
-  Maitasuna adierazteko beharra sentitzen dut?
Harreman bat erreferente moduan hartzen badugu zenbat behar asetuta ditugun ikusteko edo pentsatzeko, posible  da hauetariko batzuen falta somatzea. Hau ez da harritzekoa, harreman perfektua ez delako existitzen. Interesgarria dena, nahiz eta ez gertatu aldi berean ezta harreman berberean, behar guztiak asetuta izatea da.
Zentzuk dira asetuta ez izatearen ondorioak?
-  Era puntualean asetugabe egotea, prisa, ondoeza eta urduritasun moduan esperimenta daiteke.
-   Noizbehinkako esperientzia denean, frustrazio edo amorru moduan adierazi daiteke.
-  Jarraitua gertatzen denean, energia eta  esperantza galera bilaka daiteke.
Psikoterapian, beharren diagnostikoak, asetasun maila, asetzeko baimena, bilaketa mota eta osasunean daukan inpaktua identifikatzeko uzten digu.