Felix Morquecho
"Ikuskizuna txalotzera"
2022/05/23
Eguzkiak gure kobazuloetatik aterarazi gaitu. Asteburuetan gehienok, eta astegunetan zorionezko batzuk ere, egunez ikusten den izarrari erakusten diogu gure aurpegia pilak kargatzeko balioko balu bezala (bi minutu pasatzean berriro kerizpera, hori bai).
Kalean ikusten den jende guztiaren artean lehengo egunean taldetxo bati erreparatu nion. Ilaran, fin, fin, binaka jarrita, batzuk eskutik eta besteak ondokoaren parean. Irakasle bat aurrean eta beste bat atzean, eta, halako batean, ume batek puxikei erreparatu zien. Globo urdin eta gorriak zeuden dendetan zintzilik. Batek hasi eta besteek berehala jarraitu zioten: “Eibar, Eibar!”. Baina ume haiek ez zeuden Ipuruako bidean, justu kontrakoa. Taldea aurrera zihoala batek urrutitik ikusi zuen. “Hor dago Coliseo antzokia”.
Hiriko ikastetxe desberdinetatik ikusi ditugu ilara hauek antzerkia ikustera joaten. Ikasturte desberdinetakoak, bakoitza bere adinerako aproposa den ikuskizuna txalotzera. Urteak darama Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketak martxan, 30 baino gehiago. Eta lan ixil horrek bere balioa badu. Erraza da umeek ohitura batzuk ezagutzea. Asteburua kalean eman behar dela, tabernetan hobe, argi dago. Foballa ere kalez kale dugu eta gaur egun urdina eta gorria batera ikusiz gero 8 urteko umeek ere badakite zeren ikurra den hori. Baina beste kirol batzuk erakusten saiatzen garen bezala, pertsona osatzeko beste zerbait badagoela ere azaldu behar dugu.
Eibarrera antzerkia noizbehinka ailegatzen da, baina inoiz joan ez denarentzat aparteko zerbait izango da beti. Hor hartzen dute garrantzia jardunaldi hauek, ume denei antzerkia ezagutzeko aukera ematean. Ez dira ume denak antzezle izateko gogoarekin aterako, baina jakingo dute zer gertatzen den teloia zabaltzen denean. Hain naturala den kuriositate horri helduta biharko zalegoa lantzen ari da, eta bide batez ondo pasatzeko aukera izango dute, dena ez da ikastea ere, zer demontre!