Iñaki Elortza
"Azukrea osasuntsu?"
2016/04/01
Gaurkoan azken aldian jende artean zein komunikabide eta zientzialarien artean, giza elikaduraren alorrean gehien aipatzen den gaietako bati helduko diogu. Azukrea osasuntsua al da? Adikzioa sor dezake?Iñaki Elortza botikariaHainbat ikerketek erakusten dutenaren arabera, menpekotasuna sor lezake. Ikerketen artean ezagunenetarikoa Bordeleko unibertsitatean burutu dutena dugu. Bertan arratoiek, botoi batzuei sakatuta, ur azukreduna edo zuzenean zainetara doan kokaina kontsumitzea aukeratu dezakete. Kokainaren adikzioa sortzeko gaitasuna ezagutzen dugun arren, arratoi hauen 94%ak azukrearen botoia sakatzen du behin eta berriro.
Osasunean sor ditzakeen kalteen inguruan ere, ia egunero agertzen da ikerketa berriren bat. Horietan azukrea, gero eta neurri txikiagotan gainera, osasunarentzat kaltegarria dela erakusten da. Kalte horien artean, gibeleko toxizitatea, intsulinari erresistentzia, minbizia, II motako diabetesa, obesitatea etabar agertzen dira. Beti ere, elikagaiei gehitutako azukreari buruz ari garela argitu behar da, eta ez elikagai hauetan dauden azukre naturalei buruz.
Gai horiek argitzeko hainbat erreportaje edo dokumental agertu dira azken aldian. Horietan, azukrearen inguruko lobbyak produktu honen arriskuak nola estaltzen saiatzen diren ere ikus dezakegu. Interesgarrienetakoak, Estatu Batuetako “Fed up” edo Espainian egin berri den “Dulce Adicción” ditugu.