Iñaki Ugarteburu
"Kirola eta balioak"
2017/03/03
Askotan entzuten dugu kirolak balio positiboak dituela pertsonen formaziorako. Ez dut zalantzarik esateko horrela izan daitekeela askotan, baina zoritxarrez kasu guztietan ez da horrela izaten. Kirola tresna egokia izan daiteke hezkuntzarako, formaziorako, gizarteratzeko… baina beti ere egoki erabiltzen bada.
Entrenatzaile edo monitorearen figura oso garrantzitsua da; erreferente bihur daiteke ikasle eta kirolarientzat, ematen dituen mezuengatik, garaipen edo porroten aurrean hartzen duen jarreragatik, gatazkak kudeatzeko duen moduagatik, etabar.
Baina balioak transmititzeko beste modu asko daude. Gustokoa ditut Asier Cuevasek, Abel Barriolak, Naroa Agirrek edo Maialen Chourrautek erakusten duten jarrera eta transmititzen dituzten balioak. Dudarik gabe erreferenteak dira, eta erreferente egokiak. Baina beste hainbat kasutan, kirol lehiaketa batzuetan ikusten dena egin behar ez denaren erakusle da: doping-a erabiltzen denean, epaileari aurre egiten zaionean, joko zikina erabiltzen denean edo tranpak egiten direnean. Sarriegi ikusten ditugu eredu txar horien adibideak, zuzenean edo telebistan, eta kasu hauetan erakusten dena ez da positiboa.
Kirol praktika, kirol taldea bizitza-eskola da, eta bertan, bizitzan bezala, eredu egokiak eta desegokiak aurkituko ditugu. Guraso, entrenadore, monitore eta lagunen lana da bereizten erakustea zein eredu jarraitu eta zein baztertu.
Kirolak, berez, ez du baliorik.