Iñaki Ugarteburu
Iñaki Ugarteburu

"Kirolaren VI. Euskal kongresua"

2016/11/04
Azaroaren 17 eta 18an, Hernanin eta Donostian kirol munduko hainbat eragile elkartuko gara kirolaren inguruan jardutera, VI. Kongresu honetan “Kirolaren zehar-balioa” izango dugu aztergai.
Duela gutxi idazten nuen, harritzen ninduela Donostia 2016ko  kultur hiri-burutzaren programan inongo kirol ekitaldi, hitzaldi, topaketa… ez izatea programatua, (barkaezina, nire ustetan). Ez dugu behar bezala baloratzen.
Oraingoan VI. Biltzar berri honekin, besteak beste kirolaren garrantzia  goraipatu nahi dugu. Kirola, jarduera fisikoaren famili  kidea, bizitzaren arlo askotako partaidea da; hezkuntza prozesuan garrantzitsua, eragile ekonomiko uka ezina, gizakiaren osasun fisiko eta mentalean faktore erabakigarria, emozio eta sentsazio emaile, giza taldeen identifikaziorako faktorea, etab.
Guzti hau izanda, oraindik ere ez dut uste behar duen neurrian baloratua dagoenik eta  behar beharrezkoa ikusten dugu kirolaren inguruan hausnartzea, gizartean duen garrantziaz jabetzeko.
Hilabete honetan aukera izango dugu ekarpen txikitxo bat egiteko (http://www.kait-kirola.org/vi-congreso-del-deporte-en-euskadi-euskadiko-kirolaren-vi-biltzarra/), gonbidatuak zaudete!