Leire Narbaiza
Leire Narbaiza

"Matxotiak"

2016/10/14
Zerk bultzatu ahal dau gizon bat, hartu-emon sexuala izan, grabau eta lagun bateri bialtzera? Ze motibo egon leike jarduera intimo eta pribau bat lagunekin konpartitzeko? Ze satisfakziño euki leike personiak halako kontu batekin?
Bakotxak egin leike gura dabena bere intimidadian, beti be konsetidua danian eta adin nagusikuen artian. Bakotxak dittu bere filixak eta bere fobixak, gustuak eta disgustuak. Hirukotian jardutzia sexu kontuetan ondo ikusten dot, gustoko izan ezkero. Baiña txarto dago baimen barik grabatzia, eta txartuago neurri barik zabaltzen bada. Larrixagua, bakarmen eskaeria egin, eta barkamenik eskatzen ez bajako kaltia sufridu daben  andrazkuari. Horrek ez daka izenik!
Esango neuke harrokerixa daguala autu honen guztionen atzian. Matxotien harrokerixia, arkerixia, berba baten. Munduari erakutsi nahixa ze matxuak diran, zelako balentrixia egin daben. Bakarrik falta dabe zutiñik jartzia eta ukabillekin bularrian jotzia King Kongen moduan, eta orrua egin!
Ez gaittu harrittu fulbolisten kontua izatiak, baiña aho bete hagin laga gaittu zale askok zelan defendidu dittuen jokalarixok: pribauan egitten danak ez ei detse eragin bihar foball karreran.
Ez deigun ahaztu feminismuak erakutsi deskula pribaua, publikua dala. Izan be, ez ete dau euki oihartzun handixagua bidiuak Eibar taldeko fubolistak ziralako? Ez ete da larrixagua personaje publikuak diralako? Baiezkuan nago.