Milenials
Azken urteotan, dena sailkatu eta etiketatzeko behar hori asetu nahian, jendartean bizi garenon artean sailkapena egiteko joera dugu, eta, azken aldian, generazioka egin dugu etiketatze hori. Jakin ezazu, iritzi artikulu hau irakurtzen ari bazara, “Babyboomer” “X Generazioa”, “Millenial” edo “Z Generazioa” zarela. 2013tik aurrera jaiotako haurra baduzu, berak ere etiketa bat dauka, eta “Alpha Generazio”koa izango da.
Baina, zerk ezberdintzen gaitu bakoitzari?
Baby boomer bazara, esperientzia eta lidergoa dituzu oinarri eta balio gisa lan munduari begira. Generación Z ren kasuan, edozein egoerara egokitzeko gaitasuna. Milleniala bazara (nire kasuan bezala) berrikuntzak eta burubelarri gure nahiak betetzeko gaitasunak ezberdintzen gaitu, eta 1996tik aurrera jaio bazara, “Generación Z” zara, eta zure indarguneen artean jasangarritasuna eta garapen digitala daude.
Argi dago jaio garen urtearen arabera modu batekoak edo bestekoak izango garela. Azken finean testuinguru historiko ezberdinak bizi ditugu, eta gure bizipenek gure nortasuna markatzen dute. Baina beharrezkoa da hainbeste etiketa?
Ni, 40 urte beteta dituen gaztea, Millenial-a naiz, baina etiketa horrek sailkatzen dituen ezaugarri guztiak betetzen ditut?
Ikerketen arabera, Millenials-en kasuan eta balioei dagokienez, inklusiboagoak eta kontzienteagoak gara gizartean, eta iraunkortasuna, berdintasuna eta justizia soziala bezalako gaiekiko interes handia erakusten dugu. Ezagunak gara lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko oreka bilatzen dugulako, ondasun materialen gaineko esperientziak lehenetsiz. Horrek lanarekin erlazionatzeko modua aldatzea ekarri du, malgutasuna eta helburu esanguratsua eskaintzen duten enpleguak hobetsiz.
Nire burua balore horiekin identifikatzen dut, noski, baina… hor kanpoan zaudeten babyboomer, X eta Z generazioen parte zareten horiek, ez ahal duzue zuen burua ere horrekin identifikatzen?