Maria Alonso
"Osasun mentala pandemia garaian"
2022/01/14
Pandemia garaian gaude, ez dago dudarik. Uste dut ez dagoela inor munduan hori ez dakienik.
Eta pandemian egonda, zaindu egin behar gara. Baina, zer da zaintzea?
Gaur egungo egoerak isolamendura bultzatzen gaitu, kontaktu sozialak murriztera, besarkadak eta musuak ez ematera… Momentu honetan egin beharreko gauzak dira, konsziente naiz, baina, osasuna al da hau?
Dudarik gabe, osasun fisikoa garrantzitsua da, guztion artean zaindu beharrekoa, guztion ardura… Baina, azken aldi honetan, gure bizitzan COVID-19a sartu zenetik, osasun mentala alde batera lagatzen ari gara, geroz eta gehiago, geroz eta modu bortitzagoan.
Pandemiak beldurtasun burbuila batean sartu gaitu, eta orain dela gutxira arte babesa esan nahi zuen hori (lagunak, familia, besarkadak…) eraso bilakatu da. Beldurrez bizi gara, kontagioaren beldurraz, kontagiatzearen beldurraz, gaixotzeko beldurraz, konfinatzeko beldurraz…. Eta ez hori bakarrik, beldur hori, nahi edo nahi gabe, gure seme-alabei transmititzen ari gara. Hauxe al da osasun mentala?
Hainbat autoreren arabera, osasun mentala “oreka emozional, kognitibo eta konduktualeko egoera bat da, gizabanakoari bere familia-, gizarte- eta lan-ingurunean arduraz moldatzea ahalbidetzen diona, baita ongizatea eta bizi-kalitatea izatea ere”.
Beraz, osasun fisikoa eta osasun-sistema ardatz izaten ari den garai hauetan, ez dihardugu osasun mentala erdigunean jartzen, eta, denbora aurrera doan heinean, gero eta nabariagoa da gure jendartean.
Garbi dago osasun fisikoa eta osasun-sistema zaindu behar ditugula, guztion ardura da, baina baita jendeartearen osasun mentala zaintzea ere.
Galerak, gainkarga, babesgabetasuna… Nagusi dira azken hilabeteotan eta horiek tristura eta antsietatea areagotzen dituzte.
Hori dela eta, segurtasun-neurriak zainduz, adi egon ea zure ingurukoak ondo ikusten dituzun. Zaindu maite duzun hori!