Mikel Solas
"Mod@"
2016/03/11
Moda eta internet. Internet eta moda. Gaur egun ezin dira bata bestearengandik bananduta ulertu, hasieran mesfidantzaz eta urrats txikiak emanez sartu baziren ere moda-etxeak interneten munduan.
Hasierako web orri haietan marka bakoitzak bere kabuz jardun zuen, bertan bere proposamenak aurkeztuz desfile edota propagandarako irudien bidez. Pixkanaka-pixkanaka aurrera joan ahala, aurkezpen horiek bideo bitartez hasiko ziren egiten.
Urteak aurrera egin ahala, eta teknologia indar gehiago hartzen ari zela aprobetxatuta, moda markak bere moldura egin eta publizitate mailan tresna indartsuagoak erabili zitezkeela ikusi zuten (paper edo publizitate kartelak oraindik garestiagoak dira) mundu osoko klase guztietako gizon-emakumeei sagu klik batekin euren lana ikusteko aukera eskainiz interneten.
Eta sare sozialen boom-a heldu zen: Facebook, Instagram, Twitter etab. Ez dut gogoratzen noiztik eta nola izan zen, baina nabaritzen dut gero eta garrantsitzuagoa dela moda-markentzat interneten apostu garrantsitzua egitea publizitatean; milioika eta milioika euro lagatzen dituzte aurrekontuetan euren burua ezagutzera emateko, gutxienez eurei buruz hitz egin dezaten bila. Top models eta bloggers-ak kontratatzen edo desfileak egiten, “front row” horretan oso ezagun diren pertsona famatuenak ikus-eszena horretako markaren osagarri eta erropekin jantzita ikusita “kaleko pertsonak” haien antzerakoak izateko “desioan” eurek daramaten modukoa erosi eta eramateko.
Laburbilduz, uste dut gaur egun internet ezinbesteko erreminta dela moda-marka bat ezagutzera emateko. Berritasunak eta esperientziak garrantzia du web orrialdean edo blog horretan, inork ez daki-eta nor egon daitekeen une horretan publikatu duzuna ikusten.