Iñaki Ugarteburu
"Negu gorria?"
2019/02/03
Orain dela egun batzuk lagun batek esan zidan aurten urtarrilaren 21a zela urteko egunik tristeena; Blue Monday deitzen diote. Egia esan ez dakit zertan oinarritzen den, baina imajina dezaket: astelehena, neguaren erdi-erdian, egun motza... Gaur urtarrilaren 28a da, baina antzera.
Panorama ikusirik –euria, hotza, iluntasuna–, ez dut erremedio hobeagorik lanetik irten eta etxera joatea baino; eta, nola ez, telebista jarri. Venezuelan, saltsa-maltsa beldurgarria; Filipinetan, hamarnaka hildako atentatu batean; Gibraltarreko Itsasartean 769 lagun hil dira 2018. urtean. Larregitxo niretzat.
Telebista alde batera laga eta leihotik begira jarri. Euria dihardu, baina kalean jendea dabil. Paseatzera aterako naiz; guardasola hartu eta euriari aurre egingo diot. Berrogeita bost minutu kalean gora kalean behera, bizpahiru lagun agurtu, asteburuko kontuak gogoratu eta gutxienez gorputza zertxobait astindu dut; hobeto sentitzen naiz... Etxera ailegatu eta afaria prestatu: porru-patatak eta arraina. Badatoz familiakoak, etxea epel dago, afaria animatua egunean zehar egindakoak kontatzen, berba egiteko txanda eskatu beharra dago, eta astelehena gaindituta. Ez da horrenbesterako izan... Eta igartzen da eguna luzatzen doala.
Ez dut zalantzarik triste egoteko arrazoi asko izan dezakegunik, baina norberaren jarrerak zerikusi handia duela ere, seguru nago. Baloratu ditzagun gauza txikiak, irribarreak, besarkadak, laztanak. Animo, lagunok!