Ane Urkiola
“Norbera bere ametsen jabe” Su Ta Gar
2016/05/13
Gustatuko litzaidake poesiaz aritzea, baina ez. “Garai zailak dira ameslariontzat” zioen Jean Pierre Jeunet zinegile frantsesaren Amèlie filmak.
Horrela da, bai. Izan ere, prentsan agertu berri da, egunotan, Eibarrek duela Gipuzkoako langabezi-tasarik handiena: %15,9, hain zuzen ere.
Gure zulo armagina, herri ekintzaile industrial eta langilea, beheak jota. Nola da posible? Hiltzen lagatzen ari al gara gure gazteria, politika eutanasikoen bitartez? Herri geriatriko bat bilakatuko al da?
Albistea irakurri ostean igarri da tripakomina, ardura eta inpotentzia auzoan. Hala ere, drama mediatikoak ez du bi egun baino gehiago iraungo, harik eta bakoitza norbere egunerokotasunean galdu arte. Edo S.D. Eibarrek beste gol bat zutoinetik sartu arte.
Baina, guri ez. Guri ez zaizkigu datuak horren azkar ahazten. Ez garelako komodo bizi. Gu geu garelako langabezia edota lan prekarietatea (nire kasuan) azalean bizi dugun gazteak. Izena eta abizena dauzkagu, karrerak, lan-esperientzia eta gastu fijoak hilero.
Hala eta guztiz ere, ez dugu etsiko. Gure arbasoek gugatik eta gure herriagatik borrokatutako dana ez dugu hain errez kentzen lagako. Murriztuko dizkigute baldintzak, prekarizatu lanak, areagotu kaleraketak, kendu loa, jeitsi soldatak, itxi enpresak, baina inolaz ere ez dituzte zapuztuko gure pasio, desio eta ametsak.