Ane Urkiola
"Istorioen usaina"
2017/06/05
Istorioz inguratuta bizi gara, istorioz beteta gaude eta beti gabiltza istorio gosez. Robert Mckee gidoilariaren aburuz: “Egun, gizarteak pelikula, nobela, antzezlan etab. ugari ikusten ditu, gizakion barne koherentzia falta eta kaos horrek sortzen dituen zalantzak kendu nahian. Entretenitzeko ere balio dute, noski”.
“Storytelling” kontzeptu modernoa, istorioak ondo kontatzeko gaitasuna da, asko erabiltzen da marketing arloan. Baina gure arbasoak ere “storyteller” finak ziren, han ibiltzen baitziren suaren inguruan kontu-kontari gaueko mamuak uxatzen. Gure historian istorioak hainbat modu ezberdinetan igorri izan dira. Erromantzeak, kopla zaharrak eta bertsolaritza erabiliz (ahozko adierazpenean) telegrafoa, kartak, literatura (idatzizkoan), telefonoa, antzerkia, musika, zinema, telebista eta azkenik internet bidez.
Gizakiok istorioak maite ditugu, gertatzen diren abenturak eta anekdotak guregan eragiten dutelako, freskura dakartelako eta azken finean gainontzekoen ezbehar edota gertaerekin enpatizatzen dugulako.
Baina zein usain dute istorioek? Amamaren etxean topatu berri duzun liburu marroixka horrek? Edota ze usain egon daiteke antzoki txiki batean? Usainek eragiten digute istorioa bizitzeko eta interpretatzeko orduan?
Gogoan dut, txikitan, domekero bazkal ostean atxitxak ipuinak kontatzen zizkigula. Berarekin esertzen ginen ohean, eta nahi beste istorio kontatzen zizkigun. Batzuetan, berak bizitako itsasoko abenturak ziren eta bestetan berak asmatutako ‘Gallego Txikixe’ pertsonaiaren pasadizoak. Askotan ezin izaten zituen istorioak amaitu barrez lehertzen zelako bere istorio komiko haiekin.
Kuriosoa zen, egun batean Afrikan geunden, bestean piratekin itsasoan eta besteetan Ondarrun bertan ’Gallego Txikixakin’. Baina usaina beti zen berbera: gure atxitxarena.
Istorio batzuk ahaztu egiten zaizkigu, baina ez, ordea, euren esentzia, euren usaina.