Iñaki Elortza
"Palma olioa, polemikaren erdian"
2017/03/17
Elikagaien etiketatze legea aldatu denetik, lehen “olio begetala” irakurtzen genuen leku askotan orain “palma olioa” irakurtzen dugu. Honek alarma eta polemika piztuarazi du.
Alde batetik osasunarentzat kaltegarria delako, begetala da bai, baina ez osasuntsua. Bere konposizio kimikoaren oinarrian azido palmitikoa dago eta honek bihotzarentzat arriskua, gantz biszerala eta minbizi arriskua areagotzen dituela ikusi da. Bestalde bere ekoizpen prozesuan erabiltzen diren tenperatura altuek ere beste elementu arriskutsu batzuk sortzen dituztela ikusi da, glizidola adibidez.
Industriak koipe honen erabilera defendatzeko emakume esnean ere azido palmitikoa dagoela argudiatzen du. Ikerketa sakonek aldiz, estruktura kimikoan desberdintasunak aurkitu dituzte (beta-palmitikoa alfa-palmitikoaren ordez) osasunean eragina guztiz desberdina dela frogatuz.
Bestetik, palma olioaren ustiapena tropikoko baso-soiltzearekin eta animalia desberdinen ekosistemaren suntsiketarekin (orangutanak adibidez), erlazionatuta dago eta ez da jasangarria. Neurri handi baten hemen ekoiztutako elikagai bati palma olioa gehitu nahi badiogu hau Tailandia edo Indonesiatik ekarri behar dugulako, honek sortzen duen karbono-aztarnarekin.
Orduan zergatik dago hain hedatua olio honen erabilera? Batez ere izugarri merkea delako, eta baita eskaintzen duen moldakortasun handiagatik ere.
Arazorik handiena, umeei bideratutako elikagai gehienetan palma olioa aurkitu dezakegula da.