Ane Urkiola
"Sukalde kontuak"
2016/02/05
Senideak gonbidatu dituzu bazkaltzera. Dutxatzen ari zaren bitartean hasi zara pentsatzen zer prestatu. Ez duzu oso argi betiko arrozarekin edo ekialdeko jaki exotikoren batekin seduzituko duzun familia. Izan ere, aizu, heldu zaizu (hain modan dagoen) confort gunetik irteteko sasoia. Jantzi eta auzoko supermerkatura zoaz, hartu duzu erabakia eta arriskatu egingo zara oraingoan.
Horrelako zer edo zer da film labur bat egitea. Hasieran osagarri guztiak lortzea da helburua: gidoia idatzi, aurrekontua egin eta finantziazioa topatu, ekipoa sortu eta koordinatu, lokalizatu, aktore egokiekin topo egin, azpiegitura kudeatu... Aurretiko lana garrantzitsua da, sukaldean moduan, baina benetako lana sua pizten denean hasten da. Denbora eta baliabide mugatu batzuen barruan kontatu behar baituzu istorioa. Zuk eta taldekideek badakizue zer kontatu, baina erronka, ordea, hartzaileengan mezuak klik hori eragitea da.
Heldu da momentua, zezenaren aurrean zaude. Sabelean kilimak dituzu eta hankak dardara batean, su txikitan hasi zara. Mimoz zabiltza lanean: zure istorioa hasi da egosten eta poliki-poliki pertsonaiak kolorea hartzen. Txirrinak jo du eta badatoz senideak. On egin film labur honekin!