David Karba
"The Shape of Punk to come"
2021/05/10
Argi pixka bat ikusten hasten garenean kulturaren eszena nolakoa izango den pentsatzeak kezkatzen nau. Argi dago orain bertan zaila dela zerbait antolatzea ezarri diguten neurriekin, batez ere aforoei eta ordutegiei dagokienez. Oso zaila da artistarentzat, aretoarentzat edo promotorearentzat errentagarria izan daitekeen zerbait prestatzea, baina kezkagarriena da ezarritako neurrietako asko geratzeko etorri direla pentsatzea.
Azken 13 hilabeteetan benetako instituzioak jausi direla ikusi dugu; adibidez, Durangoko Plateruena. Beste batzuek, Bilboko Kafe Antzokiak bezala, egoera hobetu arte ez dituzte ateak zabalduko. Gasteizko Jimmy Jazz eta Donostiko Dabadaba bezalako aretoetan dago jarrita esperantza. Azken horrek orain dela hilabete gutxi ireki zituen ateak berriz, denboraldi batez itxita egon ondoren.
Areto undergroundekin gertatuko dena da benetan kezkagarriena. Punk filosofiako aretoei buruz nabil, non egoera normala zenean ere ez zen errentagarria zerbait antolatzea eta gaueko bizitzari esker egiten zuten aurrera. Hau da, aforo murriztua duten toki txikiak eta bere karrera hasten diharduten musikariei aukera emateko apustua egiten duten kultuzko aretoak. Euskal Herrian bereizgarria izan den DIY (Do it yourself, egin zu zeuk) filosofia. Eibarren horrelako batzuk izan ditugu, Hilbehera eta Margon tabernetatik hasita, Ez Dok edo Beleko tabernetaraino.
Berriz martxan jarri diren Gaztetxeetan dago jarrita esperantza. Elgoibarko Sinuöse, Azkoitiko Matadeixe edo Urretxuko Motz moduko kolektiboek egin duten bezala, guztiek indarrean dauden osasun-neurriak errespetatuz. Baina oraindik bide luzea dugu aurretik iraganean izan genuen eszena berreskuratzeko eta egunen batean areto horiek ilunantzetik ateratzeko. Batzuk bidean gelditu dira eta demaseko tragedia iruditzen zait. Sasoi ilun honetan jendeak eman dezakeen erantzunean konfiantza handia jarri da. Ez dakit nola, baina irtengo gara. Argi esaten zuen Refused taldeak: "We lack the motion to move to the new beat. We need new noise".