[Karikaturak] Daniel Zuloaga

[Karikaturak] Daniel Zuloaga
2023/09/25 eta kitto!
Zuloagatarren karikat planua

Daniel Zuloaga (1852-1921) –Ignacio Zuloagaren osaba– zeramikagile ospetsua izan zen. Segovian zituen labeak. Ignacio Zuloaga hara joan zen bizi izatera eta urte batzuk han pasatu zituen. Garai hartako zeramikagintza berritzen pisu handi izan zuen Danielek. Nazioarte mailako erakusketa askotan hartu zuen parte eta, ondorioz, bere lanak Europa osoan banatuta daude.
Antzinako zeramika-teknikak berreskuratzen lan handia egin zuen eta, horretaz gain, Europan modan zeuden modernismoa eta neorrenazentismoa ezagutzera eman zituen.
Gaztetatik Erret Jauregian jardun duen lanean, eta Sèvres-ko (Frantzia) portzelana-eskolan ikasi ondoren, Moncloako Erret Fabrikako arduradun izendatu zuten.

Karikatuaren egilea: Xabier Badiola (Eibarko Dibujo Eskola).